XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Penintsula Iberiarra
Urrea
Kobrea
Marokko
Gatza
Egypto-ra
Esklabuak
Burdina
Urre-eskualdea
Espeziak
Piperrautsa
Gineako Golkoa
Karabana-bideak
Afrika.

Europa osoa zorretan zebilen Ekialde Urrunarekin, eta merkatal trukean hara ihes egiten zuen Europa-ra iristen zen urre apurrak.

Baina, etorri, nondik etorri ohi zen, ordea, urrea?.

Saharako karabanek ekarri ohi zuten, Sudan eta Ghana-tik.

Baina karabana horien garraio-indarra eskasa zen Europa-ko ekonomia indarberrituaren eskeari erantzuteko (eguneko 200 kg eta 35 km dromedario bakoitzak).

Afrikaren urrea Maghreb-etik ez, baizik beste nonbaitetik bilatu beharko zen, beraz, Europa-ko ekonomiaren urregosea asetzeko.

KARABANA-BIDEAK.

Mapa honetan ikus daiteke, Afrikako merkatal bide-sarea (XV-XVI.etan).

Ekonomia oso bat biltzen zen hor: urrea, esklabuak, gatza... Portugal-ek merkatalgai horiei Europa-rako bidea erraztu nahi zien bere nabigazio-ahaleginekin.

ESKLABU-MERKATALGOA

Aurkikundeek oso bizkortu zuten esklabuen merkatalgoa, eta alderantziz: esklabu-negozioaren irabaziek biziki bultzatu zuten bidaien politika.

Ameriketan indiarrak desagertu ala, esklabuen harrobi bihurtu zen Afrika europarrentzat: Beltzen tratuak mendetan iraun zuen.

Hona 1910eko esklabu beltz bat (geure mende honetakoa!).